2020(e)ko maiatzaren 3(a), igandea

2020-05-04 ASTELEHENA


OLLORA IRTEERA:


Katxiporretaaa!!!!  Ikasturte honetan, Ollora joan gabe geratu gara!
Beno...lasai, hau dena pasatzen denean, gurasoekin joateko aukera izango duzue!
 Horregatik, Ollo herriaren hainbat ezaugarri ikasiko dituzue, gaurko lanaren bidez.
Animooo!!!


                        OLLO HERRIA                                               OLLO HERRIAREN INFORMAZIOA             

 Ollo edo Ollaran Nafarroako herri bat da.

Ollo herriaren inguruan dauden beste herri batzuk hauek dira: Oskia eta Ultzurrun.

Ollo Nafarroako hiriburutik, hau da, Iruñeatik, 22 kilometrotara dago.

407 biztanle zituen 2014.urtean.







              ASTIGARRAGA HERRIA                      ASTIGARRAGA HERRIAREN INFORMAZIOA                                    
                                                    
Astigarraga Gipuzkoako herri bat da.

Astigarraga herriaren inguruan dauden herri batzuk hauek dira: Martutene, Loiola, Hernani.

Astigarraga, Gipuzkoako hiriburutik, hau da, Donostiatik, 7 kilometrotara dago.

5.901 biztante zituen 2016.urtean

                           





ASTIGARRAGA ETA OLLO HERRIEN ARTEAN IKUSTEN DITUZUEN DESBERDINTASUNAK AIPATU:

-

-

-

-

-



EUSKAL HERRIKO MAPA HONETAN IKUS DEZAKEZU ASTIGARRAGA ETA OLLO NON KOKATZEN DIREN.



NAFARROAKO BESTE HERRIREN BAT EZAGUTZEN AL DUZUE? ZEIN EDO ZEINTZUK ?






GIPUZKOAKO BESTE HERRIREN BAT EZAGUTZEN AL DUZUE? ZEIN EDO ZEINTZUK?






OLLO   HERRIKO   ATERPETXEA
Aterpea herriaren erdian dago frontoiaren eta aisi eremu zabal baten ondoan. Ostatu turistikoak 59 leku ditu logela mota ezberdinetan.  Ikastetxearekin nahiz  familiarekin  joan  daiteke.
Ver las imágenes de origen


BASERRI ESKOLA
 Baserri  eskola  denez  alde batetik,  ikuiluan  dauzkaten  animaliak  bisitatu  daitezke  eta  bestetik    bere  baratze  ekologikoak  eta  negutegiak .
Bertan  gauza asko  ikas  daitezke :

- Baserrian dauden animalien ezagutza; astoa, txerriak, ardiak, ahuntzak, untxiak, bertako
arrazetako oiloak, indioilarra, uso arraza ezberdinak, faisaiak, galeperrak, antzarrak, ahateak,
kanarioak, loroa eta artzain txakurrak.
 - Baratzeko eginbeharrak : ereintza, landaketa, jorraketa, barazkiak biltzea, ureztatzea.
- Baratzeko lanak egiteko orduan ilargiak duen garrantziaz ohartaraztea. 
- Ingurumena zaintzen duen nekazaritzatik etorritako elikagaiak kontsumitzea gure osasune-
rako eta ingurumenerako zein onuragarriak diren jabetzea. 

Agendan  apuntatu  web  orrialde  hau  www.granjaescuelaguresustraiak.com  eta  ahal
duzunean  animatu  eta  bixitatu.


ENTZUN ABESTIA, GUTXIENEZ,HIRU ALDIZ ETA ONDOREN ABESTU LETRA IRAKURRIAZ

BASERRITARRA IZAN NAHI DUT

Oilarra  kukurrukuka , zezena  marruka,  eguzkia  kukuka
Amets  politak  izaratan  gordeta  jeiki  naiz  ohetik  saltoka
Zelaian  dabil  txistuka  txirulirulika  belarrak  ihintza  dauka
Aiba!  atzo  landatutako  letxugak  barraskiloak  jan  ditu eta!

Zerua irakurriz, bertsotan  astronomoa
naturari  eta  lurrari  bere  mimoak
Zaindu, sendatu  abere  minak,  pupuak
itxaropena, erein  sutara  tristurak

Maite, maite, maitematikak
bai, jakintsu, eskuzabal  baserritarra  (berriz)

Oilarra  kukurrukuka  … (berriz)

Sendabelarrekin  osaturik  ukendua
lurrak  emana  eta  ez  lurrari  kendua
zaindu, sendatu  gure  minak,  pupuak
itxaropena  erein  sutara  tristurak

Maite, maite …(berriz)

Oilarra kukurrukuka  … (berriz)


ENTZUN ETA IKUSI EZAZU BERRIRO ABESTIA (KARAOKEA) ETA HUTSUNEAK BETE.


BASERRITARRA IZAN NAHI DUT

………………kukurrukuka , ………………. marruka,  ……………….. kukuka
Amets  politak  izaratan  gordeta  jeiki  naiz ………………...  saltoka
Zelaian  dabil  txistuka  txirulirulika …………………... ihintza  dauka
Aiba !  atzo  landatutako ……………………. barraskiloak  jan  ditu eta!

Zerua irakurriz, bertsotan …………………
naturari  eta  lurrari  bere  mimoak
Zaindu, sendatu  abere  minak,  pupuak
itxaropena, erein ………………...  tristurak

Maite, maite, maitematikak
bai, jakintsu, eskuzabal ………………………..  (berriz)

Oilarra  kukurrukuka  … (berriz)

Sendabelarrekin  osaturik ……………………...
………………... emana  eta  ez  lurrari  kendua
zaindu, sendatu  gure  minak,  pupuak
itxaropena  erein …………………..  tristurak

Maite, maite …(berriz)

Oilarra kukurrukuka  … (berriz)
MATEMATIKA









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OSTIRALA,EKAINAK 12

GAUR  UNAI EN  URTEBETETZEA DA!!!! ZORIONAK  UNAI , OSO ONGI OSPATU ZURE EGUNA!!!! MUXU PIIILA BAT DENEN PARTETIK! ZORIONAK Z...