2020(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

ASTELEHENA EKAINAK 1


FRUITU ETA BARAZKIAK

Nekazariek egindako lanei esker gure etxeetara barazki eta fruitu desberdin asko iristen zaizkigu.Eskerrak!!

Gure elikadura aberatsago eta osasuntsuago eginez.

Jarraian barazki ezberdinen taulatxo bat ikusiko duzue. Batzuk ezagutuko dituzu edo denak agian?

Guztion izenak ezagutzen ez badituzue buruz ikasi. Bihar zuek idatzi beharko diuzue eta.









Hauetaz gain beste barazkiren bat ezagutzen al duzu?




Zerrendatu gehien gustatzen zaizkizun barazkiak:






Eta orain gutxien gustatzen zaizkizunak:





Galdetu gurasoei zein diren gehien erosten dituzten barazkiak:





MATEMATIKA:

PROBLEMAK.
Baserritarrak honako barazki kantitatea darama azokara saltzeko:7 kilo tomate ,
9 kilo patata , 10 kilo sagar , 20 kilo kalabaza.


Ze pisu darama guztira baserritarrak azokara barazkietan?






Helikoptero  batek  4  bidaiari   eraman  ditzake. C:\Users\Amaia\AppData\Local\Microsoft\Windows\INetCache\IE\SPD1QX0A\Helicopter_silhouette_AS-355.svg[1].png
Eta 2  helikopteroek?              
Eta  3  helikopteroek?             



                       


Dozena  bat  arrautz erosi  dut (12 arrautz  dira) 
Zenbat arrautz dira  2  dozena?
Zenbat  arrautz  dira  3 dozena?





ZER   MODUZ  ZOAZTE  IPUINAREKIN? 

 GOGORATU: IDATZIZ, ANTZEZTUZ, AUDIO  BATEAN... NAHI DUZUEN MODUAN BIDALI DEZAKEZUELA. 

GAUR   ADIBIDE  BATZUK   DITUZUE  IRAKURTZEKO  .......... GOZATU IPUINEKIN. 

                                                            ENEKOREN   IPUINA   DA



OIERREN  IPUINA  DA


NAHIAREN  IPUINA   DA.




BASERRIA

Bazen behin gizon zahar bat baserri handi batean bizi zena. Baserria Astigarragako Santiomendin kokatuta zegoen eta ehun urte baina gehiago zituen. Gizonak Joxepe zuen izena eta beti baserri horretan bizi eta lan egin zuen. Oso zoriontsu zegoen baserri horretan, asko gustatzen zitzaiolako horrela bizitzea. Baratz erraldoi bat zuen eta bertan landatzen zituen patatak, tomateak, artoa, letxuga etabar. Gainera, animalia ugari zituen: oiloak oilotegian, untxiak untxitegian, zaldiak zalditegian, behiak ikuiluan eta ardiak larrean.
Egun batean, Ekhi izeneko Astigarragako mutiko bat Santiomendira igo zen eta galdu egin zen. Halako batean, Joxeperen baserria ikusi zuen eta harriturik geratu zen ez zuelako inoiz baserri bat ikusi.
Joxepek mutila ikusi eta horrela esan zion:
       -Kaixo mutiko! Zer ari zara hemen? Galduta ematen duzu!
Mutikoak erantzun zion:
       -Bai, galduta nago. Esango zenidake nola itzuli  herrira?
       -Noski! Eskuinera hartu eta behera egin.
Horrela mutikoa bere etxera itzuli zen.
Hurrengo egunean Ekhi berriro igo zen Joxeperen baserrira eta Joxepek galdetu zion:
       -Zer? gaur ere galdu zara?
       -Ez, gaur ez. Gaur bi gauza galdetzera etorri naiz. Bat: zein da zure izena?
       -Nire izena Joxepe da, eta zurea?
       -Ni Ekhi deitzen naiz. Eta bigarren galdera, erakutsiko zenidake zeure baserria? ez dut inoiz         baserri bat ikusi.
      -Bai noski. Etorri hemendik.
Joxepek bere txoko guztiak erakutsi zizkion eta baita bere tresnak ere: aitzurra, sardea, goldea, traktorea etabar. Mutikoa harriturik gelditu zen.
Joxepek horrela esan zion:
       -Bihar edo beste egun batean etorri nahi baduzu, etorri lasai niri laguntzera.
Horrela, Ekhi egunero-egunero joan zen Joxeperi laguntzera.

Egun batean baserritarrak horrela esan zion mutikoari: hiltzen naizenean, zuretzako izango da nire baserria eta zuk jarraituko duzu lanarekin.
Horrela Astigarragako mutikoa baserritarra bihurtu zen eta poz-pozik bizi izan zen Joxepe bezala!


Udane Ubarretxena Rekarte





   Sukalde bat jantokian abestia. Klikatu hemen.





MUSIKA:

Bederatzigarren astea / novena semana




Lotura horretatik abiatuta entzungo duzun musikarekin egin “pentsatzeko” ariketa:
etzan lurrean bakardadea sentitzeko moduan eta, badakizu, ea zer datorkizun gogora
eta nola sentitzen zaren. 
Con la música que vas a escuchar partiendo de este enlace, haz un ejercicio de
“pensar”. Ya sabes, túmbate en el suelo y a ver que te viene a la mente y como te
sientes.




Gaurkoan, masajea lantzeko proposamen batekin nator. Bertan modu asko ikusiko
dituzu: arrautza, inurria, elefantea, txitoa, saguzarra, laranjen igurtzia edo ufada balitz
bezala. Horiek ideiak izan daitezke. Nahi izanez gero, etxekoekin egiteko izango da.
Ondoren, hor ikasitakoak zuk nahi duzun musikarekin erabili ahal izango dituzu.


Esta vez te propongo un ejercicio de masaje. En el video verás varias formas de
hacerlo: como si fuese el líquido de un huevo, una hormiga, un elefante, un pollito,
un murciélago, el sacarles el zumo a las naranjas o el soplido. Te pueden servir como
idea. Si quieres, lo puedes hacer con l@s que estéis en casa. Lo que aprendas con
ese video, lo puedes emplear con las músicas que más te gusten. 


INGELESA:


Hello everyone, 


How are your doing? Hemen doa aste honetako lana:


1.- Where is my skateboard? abestia entzun CLICK HERE eta abestiaren letra osatu CLICK HERE
(dokumentuaren kopia bat egin eta gorde, editatu ahal izateko)  Amaitzean igo bolumena eta etxean
abestu eta dantzatu!
Hemen beste esteka bat uzten dizuet, abestia zuzenketa automatikoarekin eta ariketa interaktiboekin
bete dezazuen  CLICK HERE 


2.- 6. unitateko hiztegia errepasatuko dugu ariketa interaktiboen bitartez:
3.- /b/ hizkiaren ahoskera praktikatu dugu aho-korapiloaren bitartez CLICK HERE 
The letter B song CLICK HERE 


ngutierrez@astieskola.eus
Bye for now!!
Nora.



1.- Escuchar la canción Where is my skateboard? CLICK HERE y completar la letra de la canción
CLICK HERE (para poder editar el documento, realizar un copia y guardar la copia)  Al finalizar,
sube el volumen y ¡canta y baila en casa!
Aquí os dejo otro enlace para que rellenéis la canción con corrección automática y ejercicios
interactivos   CLICK HERE 


2.- Repasaremos el vocabulario de la unidad 6 a través de los ejericios interactivos:


3.- Practicaremos la pronunciación de la letra /b/ a través del trabalenguas CLICK HERE 
The letter B song CLICK HERE 


ngutierrez@astieskola.eus
Bye for now!!

Nora.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OSTIRALA,EKAINAK 12

GAUR  UNAI EN  URTEBETETZEA DA!!!! ZORIONAK  UNAI , OSO ONGI OSPATU ZURE EGUNA!!!! MUXU PIIILA BAT DENEN PARTETIK! ZORIONAK Z...