OKILA
Oso zarata berezia egiten duen hegazti bat da.Behin baino gehiagotan basoan entzungo zenuen zarata berezi hori, enborrean zuloa egitearena.
Mota asko daude: okil beltz, okil berde, okil gibelnabar, okil handi, okil txiki, okil ertain,...
Bere lumek kolore hauek dituzte: beltza, zuria, gorria eta arrosa.
Mokoa zuhaitzen enborrean zuloa egiteko prestaturik dago, luze eta sendoa da, eta mingain fin eta luzea du zuloko intsektuak harrapatzeko.
Intsektuak, armiarmak, barraskiloak, arrak eta fruituak jaten ditu.
11- 14 egunez txitatzen dira arrautzak, (obiparoa da)
Europako eta Asiako zenbait basoetan bizi da. Haritz zuhaitzak gustatzen zaizkio.
Hegazti honek ez du migratzen, beraz, Euskal Herrian urte osoan entzun eta ikus dezakegu.
ESAN EGIA ALA GEZURRA DEN
1. Okilak ornodunak dira.
2. Okilak hegaztiak dira.
3. Okil mota bakarra dago.
4. Afrikan bizi dira.
5. Afrikara bidaia egiten du.
6. Enborretan zuloak egiten trebea da.
7. Intsektuez elikatzen da.
8. Moko biguna du.
9. Okil ertainen lumen koloretako bat berdea da.
10. 20 zentimetro neurtu ditzake luzeran.
11. Kilogramo bat baino gehiago pisatzen du.
MATEMATIKA
NEURKETAK
1) Neurtu eta idatzi zentimetroetan objetu hauek:
-Zure zapataren luzera. ……………………….cm.
-Zure eskua……………………. cm.
2) Ordenatu txikitik handienera:
89 cm
67 cm
100 cm
3) Neurtzeko tresna hartu eta neurtzen hasi. METRO BAT baino GUTXIAGO neurtzen
dituzten etxeko lau gauza eta METRO BAT baino GEHIAGO neurtzen duten beste
etxeko lau gauza.
dituzten etxeko lau gauza eta METRO BAT baino GEHIAGO neurtzen duten beste
etxeko lau gauza.
BURUKO KALKULUA
PROBLEMA:
Aste honetan , paseora ateratzeko, honako ordutegia dugu adinaren arabera :
-Umeak (0-tik 14 urte bitartekoak) :
eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 7:00ak arte.
-Helduak ( 14-tik 70 urte bitartekoak) :
goizeko 6:00tatik 10:00etara eta
iluntzeko 8:00etatik gaueko 11:00etara .
-Adinekoak ( 70 urtetik gorakoak) :
goizeko 10:00etatik 12:00 etara eta
arratsaldeko 7:00etatik 8:00etara.
GALDERAK:
Zenbat ordu dituzte umeek paseatzera ateratzeko ?
Eta helduek ?
Eta adinekoek ?
ASMAKIZUNEN EMAITZAK:
- Hiru letra dantzan: alfabetoaren lehena hasieran eta bukaeran, erdian alfabetoaren azkena. Zein da nire izena? AZA
- Eguzkia eta lorea uztartu ziren behin, seme bat izan zuten,badakizu zein? EGUZKI-LOREA
- Bizar zuriko anderea, baratzeko landarea. TIPULA
- Koloreak dauka barruan, lurrina dauka kanpoan. Zer da? LOREA
ASTE HONTAKO ASMAKIZUNAK:
- Lau dira guztira, eta laurak urtearen barruan bizi dira.
- Azal gorrian dut zenbait kafe ale, Euskal Herrian naiz eguraldi iragarle.
- Traje apainez jantzita baina ez du pajarita; ibilean trakets galanta, zapatak besterik ez du falta.
- Kri-kri-kri, ezetz igarri nor naizen ni?

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina