2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

EKAINAK 5, OSTIRALA


BIHAR ANE GONZALEZEN  URTEBETETZEA DA!!!!
ZORIONAK ANE, OSO ONGI OSPATU ZURE EGUNA!!!!
MUXU PIIILA BAT DENEN PARTETIK!

ZORIONAK ABESTIA. KLIKATU HEMEN.


                              Tarta De Cumpleaños 8 Y Ocho Años. Torta De Cumpleaños Dulce. Día ...




                  OILOA ETA OILARRAK BIDEOA. KLIKATU HEMEN.

Bideoa ikusi ondoren, erantzun ondorengo galderak:

1. Zertan dira berdinak oiloak eta oilarrak? (aipatu dituzten antzekotasunak)


2. Zertan dira ezberdinak oiloak eta oilarrak? (aipatu desberdintasunak)


3. Zein kolorekoak izan daitezke oilarrak?


4. Ba al dakite hegan egiten?


5. Izendatu jaten dituzten janariak; zortzi aipatu ditu.


6. Nola jaten dute janaria?


7. Txitoak arrautzetik jaiotzeko, zer egin behar du oiloak?


8. Zenbat egunetara jaioko dira txitoak?




MATEMATIKA
PROBLEMA:


 Gonbidatuak etorriko zaizkizue etxera afaltzera eta hiru
tortilla egin behar dituzue.
Tortilla bakoitza 11 arrautzekoa egingo duzue.
Zenbat arrautza beharko dituzue guztira ?







Artzainak bere ardiak jetzi ditu eta 100 litro esne lortu du.
Orain, ardi-esne horrekin, gaztak egingo ditu.
Kontuan hartuta, gazta bat egiteko 10 litro esne behar
dituela,


Zenbat gazta egingo ditu 100 litro horiekin?




 Etxean, gurasoek albondigak prestatu dituzte, 35
albondiga hain zuzen ere.
Pentsatu etxean 4 pertsona zaudetela eta bakoitzak 3
albondiga jan dituzuela.
Zenbat albondiga geratuko dira jan gabe ?



ZENBATU   MARRAZKI  BAKOITZEKO   IRUDI   GEOMETRIKOAK :


HONA HEMEN UNAI, OIER ETA DANELEK ELKAR-LANEAN EGINDAKO IPUINA.
BASERRIAN POZIK


Egileak:  Unai Zapiain (Hasiera)
                       Oier  Lobato (korapiloa)
                         Danel  Garde (bukaera)


 Bazen  behin  aitona  bat  Joxepi  izena  zuena  eta  baserri  haundi   bat 
zuena. Mendian bakarrik  bizi zen bere animaliekin. Astoa, zaldia, hiru behi,
bi txerri eta artalde txiki bat zuen eta hogeita bost oilo ere. Bere  katua  eta 
satorra  bat  baratzean ibiltzen  ziren egunero.


Satorra eta katua baserriko animalien lagunak egin ziren. Egunero hurbiltzen
ziren eta elkarrekin gauza asko egiten zituzten, jolastu, hitzegin, ibili, ….
Eta katua baserrira sartu zen. Aitonak esan zion. 


- Joan hemendik!
-Miauuuuuuu


Eta hor konturatu zen animali guztiak bilduta zeudela, hau ezuztekoa!!


Aitonak hori ikusi eta gero, konturatu zen denok elkarrekin hobeto egongo zirela,
eta satorra eta katua aitonaren lagunak egin ziren. Bere etxean sartzen utzi
zien, elkarrekin bazkaltzen zuten eta dantza asko egiten ere. Azkenean, oso
pozik bizi ziren.




JARRAIAN IRATIREN IPUINA: BI NESKA BASERRIAN








JONEREN IPUINA:

LETXUGAK MISTERIOTSUAK

Bazen behin, Euskal Herrian mendi batean baserri bat zegoen eta
baratzean azenarioak, tipulak, piperrak, kalabazak eta letxugak
zeuden. 
Egun batean, baserritarra esnatu zen, baratzera joan zen lanera
egunero bezala, eta konturatu zen letxugak dezagertu egin zirela.
Gero, Herri guztikiz galdetu zuen ea norbait ikusi zuen menditik
jeisten letxuga batzukin, eta denok ezetz esan zuten.
Hurrengo egunean, berriro hasi zen bere letxugak bilatzen eta
herritik galdetzen. Neska berri bat aurkitu zuen herrian eta berak
baietz esan zion, mutil bat ikusi zuen letxuga pila batekin menditik
jeisten. Baserritarrak galdetu zion: -Noruntz joan da?-. 
-Etorri nirekin, eta bidea erakutsiko dizut. Zatoz! Etxe honetan sartu
da-, erantzun zion neskak. Eta biok sartu ziren etxe horretara. 
Han zegoen lapurra, baserritarraren letxugekin. Baserritarrak, bereala
poliziari deitu zion. Polizia, bizkor etorri zen eta lapurra hartu beharrean,
esan zion poliziak: -Zergatik hartzen dituzu letxugak?-. Eta lapurrak
erantzun zion: -Nik gosea daukat eta ez daukat janaririk eta dirua
erosteko ezta!- Baserritarrak hori entzutean, barkatu zion mutilari,
eta esan zion poliziari askatzeko. 
-Etorri nire baserrira, bi letxuga eta bi tomate emango dizkizut,
ensalada bat egiteko!, eta ez duzunean janaririk, nire baratzera
etorri, eta hobe duzu eskatzea!-
Eta horrela, beti pozik egon ziren.

Hori hala bazan, sar dadila kalabazan 
eta atera dadila Astigarragako plazan.

  Jone Garcia


ARRITXUREN IPUINA: "Joselontxo
baserria"





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OSTIRALA,EKAINAK 12

GAUR  UNAI EN  URTEBETETZEA DA!!!! ZORIONAK  UNAI , OSO ONGI OSPATU ZURE EGUNA!!!! MUXU PIIILA BAT DENEN PARTETIK! ZORIONAK Z...