2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

HEGAZTIEN LANAK. OSTIRALA


GAUR DANIREN URTEBETETZEA DA! ZORIONAK DANI, 

OSO ONGI OSPATU ZURE EGUNA.

MUXU PILLA BAT DENEN PARTETIK!!!!!!








GAUR IKUS DITZAKEZUE, HEGAZTIEI BURUZ, EGIN DITUZUEN LANAK.

EDERRAK BENETAN!!!

BIDALI EZ DIGUZUENAK BIDALI, MESEDEZ, ETA DATORREN OSTIRALEAN ARGITARATUKO DITUGU.
HONELA, HEGAZTIEN BILDUMA EDERRA OSATUKO DUGU, DENEN ARTEAN!

GARIKOTZEK MARTIN ARRANTZALEA AUKERATU DU.

MARTIN ARRANTZALEA

ARGAZKIA EDO MARRAZKIA:
Txikipedia:Martin arrantzale - Wikipedia, entziklopedia askea.

ITXURA, EZAUGARRIAK:
Martin arrantzaleak gorputz sendoa, hego eta isats laburra, buru handia eta moko luzea eta sendoa ditu. Lumajea buru eta bizkarraldean berde-urdinska distiratsua da eta sabelaldean arre-gorriska. Bere gorputzak 16cm neurtzen ditu.

BIZILEKUA:
Uretatik gertu egiten du hegan. Aintzira, padura, ibai eta erreketan aurkitzen da baina gizakiak egindako urtegi, ubide eta askatan ere ikus daiteke.

ELIKADURA:
Arrain txiki eta intsektu urtarrak jaten ditu.

UGALKETA:
Ugalketa garaian oso lurraldekoia bihurtzen da, elikagai kopuru handia behar duelako berarentzat eta kumeentzat. Habiak ibaiertzeetan ipintzen ditu. 6-8 arrautza jartzen ditu aldiro eta urtean 2-3 aldiz ipini ditzazke.

BITXIKERIAK:

Ibaien egoera txarra dela eta, nahikoa urria da Euskal Herrian.
OIERREK MARTIN ARRANTZALEA AUKERATU DU.





IRAIAK TXANTXANGORRIA AUKERATU DU.

HEGAZTIAREN EUSKAL IZENA:  TXANTXANGORRIA ____________________________________________

ARGAZKIA EDO MARRAZKIA:




ITXURA, EZAUGARRIAK:   


Txantxangorriak    5-14  cm  luzera  eta  16-22  g-ko  pixua  du. Paparra  eta  aurpegia  naranja  kolorekoak  dituzte .Sabela  grixa  eta  bizkarra  marroia  dute.


BIZILEKUA:


Europa, Asiako, Iparmendebalda edo  Afrikako   iparraldea   dira bere
bizilekuak

ELIKADURA:  


Intsektuak, barraskiloak, zizareak eta  armiarmak jaten dituzte. Neguan  frutak  eta haziak ere jaten  dituzte.
  
UGALKETA  


Txantxangorriak  bikotea  topatzean  banandu  egiten  dira  eta  emea,  kabia  egiten hastean,  elkartu  egiten  dira. Bost edo sei arraultza jartzen dituzte.

BITXIKERIAK: 


Nere  amonaren  anai  bat  txantxangorri  baten  laguna  egin zen.  Jaten  hastean  mahaira  etortzen  zitzaion  ogi  apurrak  jatera  .


Iraia




AIETZEK ARRANOA AUKERATU DU




IZASKUNEK ARRANOA AUKERATU DU.







JON PAINOK TXANTXANGORRIA AUKERATU DU.





UNAIEK KAXKABELTZA AUKERATU DU.






















MARKELEK PINGUINOA AUKERATU DU.




 ELAIAK ENARA AUKERATU DU.



NAHIAK  AUKERATU  DUENA:

NINFA

(cacatúa ninfa,cocotilla edo carolina) 




Hegazti hau txikia da (30-33 zm). 100 gr. pisatzen du. Hamar eta  hogei
urte bitarte bizitzen da. Gandor bat dauka, isatsan luma luzeak dauzka.
Grixa da eta masailak laranja ditu.


Australian bizi da. Uretik gertu agertzen da.


Haziak, barazkiak eta fruituak jaten ditu.


Arrautzak 18-20 egun behar du jaiotzeko.


Maitakorra eta argia da. Hitz batzuk esaten ikas dezake. Buruan hazka
egitea gustatzen zaio.




ARATZEK PUTREA AUKERATU DU.




GARAZI D.-EK  ENARA AUKERATU DU.

ENARA


Hirundo rustica erythrogaster | Hirondelle rustique, Barn Sw… | Flickr


Gainaldea beltz urdinkara distiratsua, kopeta eta lepoa gorriztak, eta bularra eta sabela zuri horixkak dituzte.

  • Hegazti migrariak dira.
  • Euskal Herrian uda igarotzen dute.
  • Intsektuak jaten dituzte.
  • Txori txiki eta lirainak dira, 17-19 zentimetroko luzeera eta 17-20
    gramo pisatzen dute.
  • Ugalketa: apirilaren amaieran edo maiatzan, 2-7 arrautza erruten

dituzte. 


Cómo quitar los nidos de golondrinas – Birds CleanEnara arrunt - Wikipedia, entziklopedia askea.


IRATIK TXANTXANGORRIA AUKERATU DU


ALAINEK PINGUINOA AUKERATU DU.


IÑAKIK  OKILA  AUKERATU  DU.







DEIANEK TXANTXANGORRIA AUKERATU DU.


ADURRA
ADURREK  ARRANOA  AUKERATU DU



 JUNEK  FLAMENKOA   AUKERATU  DU 


 REBEKAK  ARGI-OILAR (ABUBILLA)  AUKERATU  DU



BEÑATEK  URZOZOA  AUKERATU  DU

HUGOK  ENARA  AUKERATU  DU




OIERREK  OILAGORRA  AUKERATU DU



IRAKURRI DITUZUE GUZTIAK....?  ESPERO DUGU BAIETZ!!!

 GAUR, OSTIRALA DENEZ, ETA ASTEAN ZEHAR LAN HANDIA
EGIN DUZUENEZ...EZ DIZUEGU LAN GEHIAGO BIDALIKO!

ASTEBURU ON-ONA IZAN DEZAZUELA !!!








OSTEGUNA MAIATZA 7



OKILA

 Oso zarata berezia egiten duen hegazti bat da.Behin baino  gehiagotan basoan entzungo zenuen zarata berezi hori, enborrean zuloa egitearena.

Mota asko  daude: okil beltz, okil berde, okil gibelnabar, okil handi, okil txiki,  okil ertain,...



Gaur  OKIL ERTAIN -i buruz idatziko dizugu.



Hegazti honek 20 - 22 zentimetro inguruko luzera izaten du.Bere pisua 100 gramo baino  gutxiagokoa izaten da. 

Bere lumek kolore hauek  dituzte: beltza, zuria, gorria eta arrosa.

Mokoa zuhaitzen enborrean zuloa egiteko prestaturik dago,  luze eta  sendoa da, eta mingain fin eta luzea du zuloko intsektuak harrapatzeko.

Intsektuak, armiarmak, barraskiloak, arrak eta fruituak  jaten ditu.

11- 14 egunez txitatzen dira  arrautzak, (obiparoa da)

 Europako eta  Asiako zenbait  basoetan  bizi da. Haritz zuhaitzak gustatzen zaizkio.

 Hegazti honek ez du migratzen, beraz, Euskal Herrian urte osoan entzun eta ikus dezakegu.

ESAN  EGIA  ALA  GEZURRA  DEN

  1. Okilak ornodunak  dira.
  2. Okilak  hegaztiak  dira.
  3. Okil  mota  bakarra  dago.
  4. Afrikan  bizi  dira.
  5. Afrikara  bidaia egiten du.
  6. Enborretan  zuloak  egiten  trebea da.
  7. Intsektuez  elikatzen  da.
  8. Moko  biguna du.
  9. Okil  ertainen lumen  koloretako bat berdea  da.
10. 20  zentimetro  neurtu  ditzake  luzeran.
11. Kilogramo bat baino gehiago pisatzen du.


MATEMATIKA


NEURKETAK
1) Neurtu  eta  idatzi  zentimetroetan  objetu  hauek:
       -Zure zapataren  luzera. ……………………….cm.
       -Zure  eskua……………………. cm.


2) Ordenatu  txikitik  handienera:
////////\\\\\\\///////\\\\\\\///////\\\\\\\///////\\\
              89 cm 
0000000000000000
              67 cm
∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞∞
            100 cm


3)  Neurtzeko  tresna hartu  eta  neurtzen  hasi.  METRO  BAT  baino     GUTXIAGO neurtzen
  dituzten etxeko   lau  gauza  eta  METRO  BAT  baino  GEHIAGO neurtzen  duten  beste
etxeko  lau gauza.
METRO  BAT  baino  GUTXIAGO
METRO  BAT  baino  GEHIAGO

1.

2.

3.

4.

1.

2.

3.

4.




GOGORATU,  METRO  BATEK  100   ZENTIMETRO  DITU.
                                       1m = 100cm


BURUKO  KALKULUA


PROBLEMA:

Aste  honetan , paseora  ateratzeko,  honako  ordutegia  dugu  adinaren  arabera :

-Umeak (0-tik  14 urte bitartekoak) :
   eguerdiko 12:00etatik  arratsaldeko 7:00ak  arte.

-Helduak ( 14-tik  70 urte bitartekoak) :
   goizeko 6:00tatik  10:00etara  eta
   iluntzeko  8:00etatik  gaueko  11:00etara .

-Adinekoak ( 70 urtetik gorakoak) :
   goizeko 10:00etatik  12:00 etara  eta
   arratsaldeko  7:00etatik  8:00etara. GALDERAK:
Zenbat  ordu  dituzte  umeek  paseatzera ateratzeko ?

Eta  helduek ?

Eta adinekoek ?


ASMAKIZUNEN EMAITZAK:

 - Hiru letra dantzan: alfabetoaren lehena hasieran eta bukaeran, erdian alfabetoaren azkena. Zein da nire izena?      AZA

- Eguzkia eta lorea uztartu ziren behin, seme bat izan zuten,badakizu zein?  EGUZKI-LOREA

- Bizar zuriko anderea, baratzeko landarea.  TIPULA

- Koloreak dauka barruan, lurrina dauka kanpoan. Zer da?   LOREA


ASTE HONTAKO ASMAKIZUNAK:

- Lau dira guztira, eta laurak urtearen barruan bizi dira.

- Azal gorrian dut zenbait kafe ale, Euskal Herrian naiz eguraldi iragarle. 

- Traje apainez jantzita baina ez du pajarita; ibilean trakets galanta, zapatak besterik ez du falta.

- Kri-kri-kri, ezetz igarri nor naizen ni?


2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

asteazkena maiatzak 6



MIRU  GORRIA



Hegazti  harraparia  da , hau da , haragijalea .  Karraskari
, intsektu  eta  hegazti  txikiak  jaten  ditu .

Europa  eta  Afrikako  iparraldean  bizi da .

Bere  hegoak  eta  isatsa  luzeak  dira . 
Hegoak  zabalduta , 170 zentimetro  neurtzen  du .
Bere  isatsak  V  forma  du .
Bere  lumak  gorrixkak  dira  baina  hegoen  zati  batean  txuriak  dira .
Bere  burua  eta  lepoa  grisak  dira .
Kilo  bat  inguru  pisatzen  du .

Bere  gorputzak  65 zentimetro  neurtzen  du (mokotik
isatsera) .


Gaua  iristean  basoetan  egiten  du  lo.

Beren  kabia  zuhaitzetan egiten  dute, 10 metroko altueran (arrak  eta  emeak ).
Kabia egiteko adaxkak , belarra  eta  artilea  erabiltzen  dute .

Udaberrian  jartzen  dituzte  arrautzak , 1, 2 edo 3.
Hilabete barru  jaiotzen  dira  txori-kumeak .

Miruak , oso  modu  dotorea  du  hegan  egiteko . Planeatu 
egiten  du . Oso  hegalari  trebea  da bideoan  ikusi 
dezakezuen  bezala .

GALDERAK

Zein lurraldetan bizi da mirua?

……………………………………………………………………………...
(Hartu mapa bat eta bilatu non dauden)

Zer jaten du miruak?

……………………………………………………………………………….

Zein kolorekoak dira bere lumak?

………………………………………………………………………………

Hegoak zabaltzen dituenean zenbat neurtzen du?

……………………………………………………………………………….

(Hartu metroa eta begiratu zenbat den)


Zenbat pisatzen du?

……………………………………………………………………………….

Ze kolorekoak dira bere burua eta lepoa?

………………………………………………………………………………

Zenbat neurtzen du bere gorputzak?

………………………………………………………………………………

(Hartu metroa eta begiratu zenbat den)


Non egiten du lo, gaua iristean?

……………………………………………………………………………..

Nola egiten du hegan miruak?

……………………………………………………………………………..

Zer erabiltzen dute kabia egiteko?

……………………………………………………………………………..

Zenbat arrautza jartzen dituzte?

……………………………………………………………………………..

Noiz jartzen dituzte arrautzak?

...................................................................









TXORI ABESLARIA BERTSOAK. KLIKATU HEMEN


MATEMATIKA



Nere  txakurrak  20 kilo  pentsu  jaten  du  hilabete  batean
. Zenbat  kilo  jango  ditu  bi  hilabetetan ?





   Eta  hiru  hilabetetan ?




   Eta  lau  hilabetetan ?




   Eta  bost  hilabetetan ?


  HEMEN DITUZUE ASTE BATERAKO
GORPUTZ HEZKUNTZAKO LANAK


20 20-05-06         KEPA GURRUTXAGA  GHko irakaslea          1.2. MAILA


KAIXO GUZTIOI!

HEMEN BIDALTZEN DIZKIZUET BI LOTURA BI PROPOSAMENAKIN, BAT ETXEAN EGITEKO ETA
BESTE BAT KALEAN JOLASTEKO ZUEN FAMILIAKO KIDE BATEKIN.

LEHENENGO LOTURA “MALABARAK” DA. IKUSI BIDEOA ETA SAIATU! EA LORTZEN DUZUEN.









BIGARREN LOTURA KALEAN EGITEKO JOLASAK DIRA FAMILIAKO KIDEREN BATEKIN



      

ANIMO!!
MUGITU GORPUTZA ETA GARBITASUN NEURRIAK HARTUTA ATERA KALERA BELDUR GABE.
      
KAIXO GUZTIOI!

AQUÍ OS MANDO DOS PROPUESTAS, UNA PARA HACER EN CASA Y OTRA PARA JUGAR EN
LA CALLE CON ALGÚN FAMILIAR.
ANIMO!

NEREKIN HARREMANETAN JARTZEKO ASTEAZKENETAN 10etatik-12etara
PARA PONEROS EN CONTACTO CONMIGO LOS MIÉRCOLES DE 10 a 12

Korreo elektronikoa    kgurrutxaga@astieskola.eus



OSTIRALA,EKAINAK 12

GAUR  UNAI EN  URTEBETETZEA DA!!!! ZORIONAK  UNAI , OSO ONGI OSPATU ZURE EGUNA!!!! MUXU PIIILA BAT DENEN PARTETIK! ZORIONAK Z...