2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

2020-04-20



Kaixo ikasle maiteak!

Oporretan, ahal izan duzuen neurrian, ongi pasa duzuelakoan...

Ongi etorri, berriz ere, gure blogera!!!


Berriz ere lanari ekingo diogu. Animo asko!





Zer moduz, oporren aurretik, bidalitako asmakizunekin?

Ea bada, zenbat asmatu dituzuen. Hona hemen eraztzunak:

1.- Zer dela eta zer dela, kentzen duzunean handitzen dena?
  ZULOA

2.- Norbaitek burua pizten badio, suzko malkoak irteten zaizkio. Zer ote  da ?

  KANDELA

3.- Gazta  osoa edo  zatia , gau  beltzean bera  zuria . Zer da?

ILARGIA

4.- Agertu  eta desagertu , desagertu eta  agertu kalean jarraitzen dit  nigandik
gertu . Zer da ?
ITZALA


5.-Eguzkia  eta euria  batera , zazpi kolore  kalera . Zer da ?

ORTZADARRA

6.-Hau  da hau  buruhaustea ! barraskiloari  parea falta zaio baina ez  dakigu
zein den . Aizu , badakizu  zuk ?

BAREA


7.- Dituenak  bistan ditu , ez dituenak  beharrezko ditu .Zer den badakizu ? 
BETAURREKOAK

8.-Azkar  doa oin  gabea , saltoka  doa hanka gabea .Zelaian  dabil ertz gabea .
Zer da ? 
BALOIA

9.-Dantzariak  dira eta arrosak ; bata  goian bestea behean . Txistu  egiteko dira
aproposak . Zer dira ?  
EZPAINAK



Eta orain, gure Udaberri gaiarekin jarraituko dugu!


UDABERRIAN TXORIAK KANTU



UDABERRIAN, 

TXORIEN KANTUAK ENTZUTEN AL DITUZU? DENEK BERDIN KANTATZEN AL DUTE? ENTZUN-ENTZUN !! BATEN BAT EZAGUNA EGITEN AL ZAIZU?




EZAGUTZEN DITUZUN HEGAZTIEN IZENAK IDATZI:

-                                                                                  -


-                                                                                  -


-                                                                                  -


-                                                                                  -



HEGAZTI BATEN MARRAZKIA EGIN. ORRI TXURI BAT ERABILI, HORIZONTALEAN. ORRIA ONDO APROBETXATUZ, MARRAZKI GARBI ETA HANDIA EGIN . ( MARRAZKI HAU GORDE BERRERABILIKO DUGU ETA).









JARRAIAN AGERTZEN DEN IPUINA IRAKUR EZAZU .

ETXEKO LEHIOTIK

Haserre zegoen Irati. Haserre eta triste, une berean. Udaberria ate joka zegoen jada, eta mendira joateko irrika zuen. Desiratzen zegoen, baina ez zioten uzten.

 - 15 egun etxetik atera gabe egon behar dugu! Zen entzuten zuen bakarra. 

Iratik, ordea, animaliak ikustea maite zuen. Landareak usaindu eta loreen koloreekin etxera liluraturik joatea. Horregatik gorroto zuen jasotako agindua.

 - Etxeko leihotik ikusiko dugu mundua, Irati. … errepikatzen zioten, aitak eta amak, lasaitu nahirik.

 Irati, alabaina, kopeta belztuta zegoen jada. “Etxeko leihotik zuhaitz zahar bat baino ez da ikusten...” pentsatu zuen bere barnerako. 

Hala, etxekoak isiltzearren, leiho txikira gerturatu eta burua atera zuen. Bat batean, isiltasunaren erdian, sekula entzun gabeko ahots sakon eta goxoa aditu zuen: 

- Lasai Irati, hemendik aurrera, neronek kontatuko dizkizut naturaren eguneroko sekretuak… 

Iratik begiak zabal-zabal eginda begiratu zuen etxe pareko belardi txikira. Zuhaitza zen hitz egin zuena. Leiho parean zegoen zuhaitz zaharra… 

Horrela, Iratik, egunero-egunero zuhaitz zaharrarekin hitz egitea pentsatu zuen. Nork jakingo zuen ba hark baino gehiago naturaz? Etxeak eraiki aurretik ere han zegoen eta!

 - Zuhaitz zaharra!! zuhaitz zaharra!! Kontaidazu sekretu bat!!- esan zion leihotik ahopeka Iratik. 

Zuhaitz zaharrak, ordea, ez zuen erantzuten. Isilik zegoen egun hartan, eta Irati, berriz ere triste jarri zen. Aurreko eguneko ahotsa ez ote zen benetakoa? Irudikatu egin ote zuen? 

Bere pentsamenduetan barneratua zegoela , ezustean, papar gorriko txori txiki bat gerturatu zen etxeko leihora. Txantxangorria zen.

 - Egun on, Irati. Zuen leiho pareko zuhaitzak eskatuta nator zugana. Auzo honetan errespetu handia diogu zuhaitz zaharrari, bera baita jakintsuetan jakintsuena. Bera baita, sustraiekin auzoko lurrak eusten dituena eta hostoen mugimenduarekin eguraldia iragartzen duena.

 Irati aho zabalik zegoela ikusita, txantxangorriak jarraitu egin zuen:

 - Zuhaitz zaharra gereziondoa da, Irati, eta ikusiko zenuen moduan, dagoeneko loreak botatzen hasia da. Zu etxetik ateratzean fruitu bihurtzen hasiko diren lore ederrak. 

Hala, txantxangorriak, eguneko albistea eman, eta alde egin zuen leihotik, airean zegoela, kantu eder batekin zera esanez Iratiri: 

- Eta adi egon, Irati. Bihar ere izango baituzu naturaren berri!!


AUSARTUKO AL ZINAKE IPUINA JARRAITZEN?  ANIMATU!!












MATEMATIKA


IDATZI   TXIKIZ  TXUKUN  TXUKUN  ZENBAKIAK



Hogeita  bi
65


Laurogeita  hamabi
90


Berrogeita   zazpi
38



ORAIN,  EHUNETIK  GORAKO   ZENBAKIAK   TXUKUN  IDATZI.

110
Ehun  eta   hamar
108

161

299

300

324

387

400

480

501

600



ASMATUKO  AL  DUZU  TXORI  BAKOITZAREN   BALIOA  PISTA  HAUEK  JARRAITUZ?


 




INGELESA ( ASTEKO LANA)

Kaixo familiak, 


Zer moduz oporrak? Espero dut denak primeran egotea!
Aste honetako lana burutzeko, jarraian dituzue:


- Etxean gaudenetik  jarraitzen dugun errutinaren adibide bat, argazki eta ingelesezko testu
sinpleak erabilita.


- Konfinamenduan jarraitzen duzuen errutina isladatzeko eredu bat izango duzue eskuragarri.
EREDUA DESKARGATU BEHAR DUZUE ETA BAKOITZAK BERE KOPIA BAT GORDE,
çEZ MODIFIKATU DOKUMENTUA DRIVEN. Nahi duzuten modura bete dezakezue,
ordenagailuan zuen argazkiekin edo internetetik hartutako beste argazki batzuekin, 
koaderno edo orri txuri batean eta marrazkiekin, errezagoa dena zuentzat.


ANIMATU ZUEN QUARANTINE ROUTINE EGITERA!!


Egiten dezutena nere helbidera bidali, zuen berri izateko!!
ngutierrez@astieskola.eus


___


Kaixo familiak, 


¿Qué tal las vacaciones? ¡Espero que todos estéis bien!
Para realiar el trabajo de esta semana, a continuación encontraréis:


- Un ejemplo de la rutina que seguimos desde que estamos en casa, utilizando
fotografías y textos sencillos en inglés.


- Un modelo donde poder reflejar la rutina que seguís durante el confinamiento. 
DEBÉIS DESCARGAR EL MODELO Y GUARDAR UNA COPIA, NO MODIFICAR EL
DOCUMENTO EN DRIVE. Podéis rellenarlo como queráis, en el ordenador con vuestras
propias fotos u otras tomadas de internet, en un cuaderno u hoja en blanco y con dibujos,
lo que sea más fácil para vosotros.


¡ANIMAROS A HACER VUESTRA QUARANTINE ROUTINE!


¡Enviarme a mi correo lo que hagáis para tener noticias vuestras!
ngutierrez@astieskola.eus

MUSIKA ( ASTEKO LANA)

LH 2. Maila                                    ebelda@astieskola.eus


Hirugarren astea / Tercera semana
Lotura horretatik abiatuta entzungo duzun musikarekin egin “pentsatzeko” ariketa:
etzan lurrean bakardadea sentitzeko moduan eta, badakizu, ea zer datorkizun
gogora eta nola sentitzen zaren. 
Con la música que vas a escuchar partiendo de este enlace, haz un ejercicio de
“pensar”. Ya sabes, túmbate en el suelo y a ver que te viene a la mente y como te
sientes.


Musika honekin erritmo jolasa egin dezakezu etxekoak bilduta. Badakizu,
modu askotan egin dezakezula: eskuan zerbait hartu eta erritmoa jarraituta
borobilean ondokoari pasata, borobilean nahi denari pasa, etxeko bakoitza gela
batean jarri eta pauso handiak emanez gela batetik bestera pasata…
Erabili sormena eta ea nola jolasten duzuen!!!
Con esta música puedes hacer un juego rítmico con l@s que estéis en casa.
Sabes que puedes hacerlo de muchas formas: puedes coger un objeto en la mano
y pasárselo al/ala de al lado en un círculo, también en círculo pasándoselo al/ala que
quieras, colocándoos cada un@ en una habitación de la casa y dando pasos grandes
hasta llegar donde se quiera…
¡¡¡Utiliza el ingenio e inventa nuevas formas de jugar!!!


  • Fitxan, osatu biko konpasak ezagunak zaizkizun irudiekin. 
En la ficha, completa los compases binarios con las figuras que conoces. 


  • Dantza berri bat proposatzen dizut etxeko norbaitekin dantzatzeko: Esku Dantza.
  • Bideo baten lotura duzu jarraian nola egiten duten arretaz begiratu eta zuek ere
  • ikasteko. Esku Dantzak asko dira munduan zehar eta gurean ere, nola ez!!! 
Herri dantza askorekin gertatzen den bezala, modu askotan dantzatu daiteke.
Hau proposamen bat da. Ea ahalik eta gehienek ikasten duzuen, eskolara bueltatzen
garenean patioan elkartuta dantza saio erraldoi bat egiteko. Animo!!!! 
Te propongo un nuevo baile para hacerlo con alguien de casa: “Esku dantza”.
A continuación, tienes el enlace de un video para que lo puedas aprender viendo
como lo hacen. Hay muchas “Esku Dantzak” en todo el mundo y, lógicamente,
también entre nosotr@as. 
Del mismo modo que pasa con tantas danzas populares, se puede bailar de
muchas formas. Esta es una propuesta. A ver si podéis aprenderla much@s para
poder hacer una sesión de baile gigante en el patio de la escuela
cuando volvamos. ¡¡¡Animo!!! 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OSTIRALA,EKAINAK 12

GAUR  UNAI EN  URTEBETETZEA DA!!!! ZORIONAK  UNAI , OSO ONGI OSPATU ZURE EGUNA!!!! MUXU PIIILA BAT DENEN PARTETIK! ZORIONAK Z...