UDABERRIAN HEGAZTIAK
AZALPENA: NOLA ELIKATZEN DIRA HEGAZTIAK?
Hegaztiek jaten dutena poltsa moduko batean gordetzen dute ( papoa), geroago pixkanaka digestioa egiten joateko. Papoan jakiak busti eta bigundu egiten dira. Hegazti askok harri txikiak jaten dituzte eta harri hauek jakiak txikitzen laguntzen dute ( hortz eza konpentsatzeko).
Hegaztien dieta elikagai desberdinek osatzen dute: Nektarra, fruituak, landareak, haziak, zomorroak eta betelako animalia txikiak.
Itsasertzean edo ibaien inguruan bizi diren zenbaitzuk arrainak jaten dituzte, eta badira sarraskijaleak diren beste hainbat hegazti ere.
Elikaduraren arabera; hegaztien mokoek, forma desberdina izaten dute.
Aurreko irudiak kontutan hartuta, hegazti hauek zertaz elikatzen dira?
KARNABA
KOLIBRIA
MARTIN ARRANTZALEA
ERLE-TXORIA
AHATEA
PUTREA
TUKANA
BELATZA
Hegazti guztiak ez dira berdinak. Mokoa, gorputza, lumak, hankak... itxura eta tamaina desberdinetakoak daude.
Jarraian, hartu ezazu astelehenean egin zenuen hegaztiaren marrazkia. Bertan, jar ezazu hegazti baten atalak zeintzuk diren :
- Hankak - Burua
- Lumak - Mokoa
- Hegoak - Buztana ( isatsa)
- Hankak - Burua
- Lumak - Mokoa
- Hegoak - Buztana ( isatsa)
Hona hemen adibidea.
ESKULANAK PROPOSAMENA:
MATEMATIKA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina