2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

2020-04-23 osteguna


UDABERRIA - HEGAZTIAK

Irakurri arreta osoz:

Hegaztiak behatzeko garairik onena,  udaberria eta udazkena izaten da, hegaztiek migrazioarekin bat egiten baitute, eta orduan behatu daitezke espezie gehien.

Txoriak, ugaltzeko, hau da, kumeak egiteko, leku epela behar dute. Horregatik, negua iristean, migratu egiten dute leku beroago batera.

Adibidez, Euskal Herriko hegazti asko, neguan, Afrikaraino joan ziren. Eta orain, udaberrian gaudenez, itzultzen ari dira.

Europako ipar aldeko txori asko ere, orain ari dira itzultzen beraien lurraldeetara. Oooso bidai luzea egiten dute, eta, bidaian, leku batzuetan gelditzen dira, jateko eta deskantsatzeko.

Ez oso urruti badaude honelako bi leku:

- Txingudinko urmaelak (Irunen)
-Urdaibaiko urmaelak(Bizkaian)


Azken honetan, hau da, Urdaibaiko urmaeletan, bideo-kamerak daude jarrita eta egunero ikus daiteke online han gertatzen dena, zuzenean.

Horregatik, eta hegaztiei buruz gehiago ikasteko, gonbidatzen zaituztegu bertan sartzera: birdcenter.org googelen idatzi eta azalduko zaizue. Behean ere baduzue sartzeko lotura.


Gainera, bertako arduraduna den Edortak, azalpenak ematen ditu, goizero eta arratsaldero, bertan dauden hegaztiei buruz. 

Gazteleraz, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 6:00etan eta euskaraz, goizeko 11:50tan eta arratsaldeko 6:50tan.


Merezi du, pila bat ikasiko dugu hegaztiei buruz Edortarekin!



urdaibaibirdcenter. klikatu hemen




ASMAKIZUNAK ( datorren astean erantzunak jarriko ditugu)

- Hegoei eragin eta hasten da hegan, ehiztariengatik beldurrak airean. Zer da?

- Buruan gangarra, harro samarra, goizean goiz kurruku amona esnatzen du. Zer da?

- 2 zenbakia hegaztia balitz, zein izango litzateke?

- Hegadun sagua, gogoko du gaua, zein animalia da?

- San Joanetan kuku. San Pedrotan mutu, txoriaren izena arestian aipatu.



MATEMATIKA


BATEKOAK, HAMARREKOAK ETA EHUNEKOAK DAGOZKION LEKUAN JARRI ONDOREN, ERAGIKETA EGIN.

ARRETAZ BEGIRATU!!




GOGORATU:

ORRATZ TXIKIAK ORDUA ADIERAZTEN DIGU

ORRATZ HANDIAK MINUTUAK


PROBLEMA:

Bi  arrautza  dozena  ditugu  etxeko  hotzgailuan.
Patata tortilla  egin dugu  eta  7  arrautz  erabili  ditugu .
      Zenbat  arrautza  ditugu  orain  hotzgailuan ?


KONTUAN HARTU: DOZENA 1 = 12 ARRAUTZA DIRELA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OSTIRALA,EKAINAK 12

GAUR  UNAI EN  URTEBETETZEA DA!!!! ZORIONAK  UNAI , OSO ONGI OSPATU ZURE EGUNA!!!! MUXU PIIILA BAT DENEN PARTETIK! ZORIONAK Z...