2020(e)ko apirilaren 25(a), larunbata

ARGAZKI GEHIAGO


HAIZEA ETA AMETS ERE LANEAN JARDUN DUTE GERATU GABE.
















MARKEL ERE, FIN-FIN, IKUSI LAGUNAK!










                     UXUNE ETA BERE ANAIA ERE ESPERIMENTUAK EGITEN EGON DIRA.










                                            TXOKOLATEZKO GAILETAK, ERRETA


                                    GABI ETA BERE LARA, GOZATZEN!!



  OIER ETA BERE ARREBATXOA ERE SUKALDARITZAN TREBATZEN JARDUN DUTE!!

                                                      SUSHI ERREZETA EGIN DUTE






ASTE HONETAKO ESKULANAK ERE BADOAZ!!



DILISTA BAT LANDATU ZUEN IRATIK ETA IKUSI!!


ZE LAN POLITA IZASKUN


GABI ETA LARA ERE ELKARREKIN LANEAN!! OSO ONGI !!


GARIKOITZEK 1500PIEZETAKO PUZLEA EGIN DU!! ARTISTA!!



EKHI ETA INHAR BURU-HANDI BAT EGITEN HASI DIRA





HAZIAK ERE LANDATU DITUZTE, EA ERNALTZEN DIREN!!




ALAIN ERE FIN LANEAN. DINOSAURU BAT EGIN DU.OSO POLITA!



GARAZI D..ZE LAN POLITA!!





2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

2020-04-24 OSTIRALA

Bihar, Oier Suseneneren urtebetetzea!!!!
Zorionak Oier eta oso ongi ospatu zure eguna etxekoekin!!!!
Muxu piiillla bat bidaltzen dizkizugu!!!




UDABERRIA - HEGAZTIAK


HEGAZTI MIGRATZAILEAK, BIDAIARI NEKAEZINAK

HUTSUNEAK BETE ONDORENGO HITZAK ERABILIZ.

           bidaia      janaria     udaberria      atseden

                                            hegoaldera

Hegaztien migrazioa, naturan aurki dezakegun fenomeno bitxienetako bat da.
Hegazti-espezie askok milaka kilometrotako joan-etorriko ___________egiten dute urtero.

Udazkena eta _________ heltzen denean hegaldi luze bati ekiten diote.

Hegazti hauek, bere sorlekua uzten dute, Europa Iparraldean, eta __________ joaten dira negu lasaiago eta epelago bat pasatzera.

Afrikan bukatuko den bidaia horretan negua pasa  ondoren, hegaztiak,  beren sorlekura(iparraldera) itzultzen dira eta bidean, adibidez, Urdaibaiko urmaeletan gelditzen dira ___________ hartzeko.

Bertan, babesa, deskantsoa  eta _________ aurkitzen dute.

 Egun batzuetan atseden hartu eta gero, hegaztiek, beraien bidea jarraitzen dute beraien sorlekura iritxi arte. 
Han ugalduko dira, eta, horretarako, habiak egingo dituzte.






MATEMATIKA










PROBLEMA:

Atzo  gaueko  10:00etan  oheratu  nintzen  eta berehala 
hartu  nuen  lo. Gaur  goizeko  8:00etan  esnatu  naiz .

   Zenbat  ordu  egin  ditut  lo ?








       
  

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

2020-04-23 osteguna


UDABERRIA - HEGAZTIAK

Irakurri arreta osoz:

Hegaztiak behatzeko garairik onena,  udaberria eta udazkena izaten da, hegaztiek migrazioarekin bat egiten baitute, eta orduan behatu daitezke espezie gehien.

Txoriak, ugaltzeko, hau da, kumeak egiteko, leku epela behar dute. Horregatik, negua iristean, migratu egiten dute leku beroago batera.

Adibidez, Euskal Herriko hegazti asko, neguan, Afrikaraino joan ziren. Eta orain, udaberrian gaudenez, itzultzen ari dira.

Europako ipar aldeko txori asko ere, orain ari dira itzultzen beraien lurraldeetara. Oooso bidai luzea egiten dute, eta, bidaian, leku batzuetan gelditzen dira, jateko eta deskantsatzeko.

Ez oso urruti badaude honelako bi leku:

- Txingudinko urmaelak (Irunen)
-Urdaibaiko urmaelak(Bizkaian)


Azken honetan, hau da, Urdaibaiko urmaeletan, bideo-kamerak daude jarrita eta egunero ikus daiteke online han gertatzen dena, zuzenean.

Horregatik, eta hegaztiei buruz gehiago ikasteko, gonbidatzen zaituztegu bertan sartzera: birdcenter.org googelen idatzi eta azalduko zaizue. Behean ere baduzue sartzeko lotura.


Gainera, bertako arduraduna den Edortak, azalpenak ematen ditu, goizero eta arratsaldero, bertan dauden hegaztiei buruz. 

Gazteleraz, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 6:00etan eta euskaraz, goizeko 11:50tan eta arratsaldeko 6:50tan.


Merezi du, pila bat ikasiko dugu hegaztiei buruz Edortarekin!



urdaibaibirdcenter. klikatu hemen




ASMAKIZUNAK ( datorren astean erantzunak jarriko ditugu)

- Hegoei eragin eta hasten da hegan, ehiztariengatik beldurrak airean. Zer da?

- Buruan gangarra, harro samarra, goizean goiz kurruku amona esnatzen du. Zer da?

- 2 zenbakia hegaztia balitz, zein izango litzateke?

- Hegadun sagua, gogoko du gaua, zein animalia da?

- San Joanetan kuku. San Pedrotan mutu, txoriaren izena arestian aipatu.



MATEMATIKA


BATEKOAK, HAMARREKOAK ETA EHUNEKOAK DAGOZKION LEKUAN JARRI ONDOREN, ERAGIKETA EGIN.

ARRETAZ BEGIRATU!!




GOGORATU:

ORRATZ TXIKIAK ORDUA ADIERAZTEN DIGU

ORRATZ HANDIAK MINUTUAK


PROBLEMA:

Bi  arrautza  dozena  ditugu  etxeko  hotzgailuan.
Patata tortilla  egin dugu  eta  7  arrautz  erabili  ditugu .
      Zenbat  arrautza  ditugu  orain  hotzgailuan ?


KONTUAN HARTU: DOZENA 1 = 12 ARRAUTZA DIRELA

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

2020-04-22 asteazkena


UDABERRIAN HEGAZTIAK

AZALPENA:   NOLA ELIKATZEN DIRA HEGAZTIAK?

Hegaztiek jaten dutena poltsa moduko batean gordetzen dute ( papoa), geroago pixkanaka digestioa egiten joateko. Papoan jakiak busti eta bigundu egiten dira. Hegazti askok harri txikiak jaten dituzte eta harri hauek jakiak txikitzen laguntzen dute ( hortz eza konpentsatzeko).


                                                 

                                           

Hegaztien dieta elikagai desberdinek osatzen dute: Nektarra, fruituak, landareak, haziak, zomorroak eta betelako animalia txikiak.
Itsasertzean edo ibaien inguruan bizi diren zenbaitzuk arrainak jaten dituzte, eta badira sarraskijaleak diren beste hainbat hegazti ere.


 Elikaduraren arabera; hegaztien mokoek, forma desberdina izaten dute. 

Aurreko irudiak kontutan hartuta, hegazti hauek zertaz elikatzen dira?

 
                                 KARNABA


                               KOLIBRIA


                      MARTIN ARRANTZALEA


                            ERLE-TXORIA


                                  AHATEA


                                  PUTREA

                  TUKANA


                             BELATZA


Hegazti guztiak ez dira berdinak. Mokoa, gorputza, lumak, hankak... itxura eta tamaina desberdinetakoak daude. 
Jarraian, hartu ezazu astelehenean egin zenuen hegaztiaren marrazkia. Bertan, jar ezazu hegazti baten atalak zeintzuk diren :

                                       

- Hankak                                                 - Burua

- Lumak                                                  - Mokoa

- Hegoak                                                  - Buztana ( isatsa)



 Hona hemen adibidea.




ESKULANAK PROPOSAMENA:







MATEMATIKA

       OSATU SEGIDAK


PROBLEMA

Udaberrian  gaude . Etxeko  lorategian atzo  37 lore jaioziren  eta gaur beste 18
jaio  dira . Zenbat  lore daude  guztira orain ?


2020-04-21 asteartea


URTEBETETZEA

GAUR, LH 2 B ko, OIERREN  8.URTEBETETZEA  DUGU, ZORIONAK!!!!!!!



UDABERRIA:

ANIMALIEN GAIA LANTZEN EGON GINENEAN, HEGAZTIEN EZAUGARRIAK ZEINTZUK ZIREN IKASI GENITUEN. GOGORATZEN ZARETE ZEINTZUK DIREN?

ADI!!


                                   ORNODUNAK DIRA                       GORPUTZA LUMEZ ESTALITA DUTE

             

             
                                        KUMEAK ARRAUTZETATIK JAIOTZEN DIRA
                 

                     HEGALAK DITUZTEN ARREN. BATZUK, EZ DUTE HEGAN EGITEN

   


AIPATU, HEGAN EGITEN EZ DUTEN 4 HEGAZTI.


-


-


-


-


JARRAIAN ERANTZUN HONAKO GALDEREI:


- ZEREZ ESTALITA DUTE GORPUTZA?


- NOLAKOA DA HEGAZTIEN MOKOA?


- NONDIK JAIOTZEN DIRA?


- ZER JATEN DUTE?





MATEMATIKA


- Liburu  bat ari  naiz irakurtzen . Liburuak  120 orri ditu 40 orri  irakurri ditut .
    Zenbat  orri falta  zaizkit irakurtzeko ?




-Txakur-toki  batean 65 txakur  daude . Orain 10 txakur  lo daude .Zenbat  txakur daude  esna ?





BEGIRATU ONDO JARRAIAN DAUKAZUN ADIBIDEARI.


2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

2020-04-20



Kaixo ikasle maiteak!

Oporretan, ahal izan duzuen neurrian, ongi pasa duzuelakoan...

Ongi etorri, berriz ere, gure blogera!!!


Berriz ere lanari ekingo diogu. Animo asko!





Zer moduz, oporren aurretik, bidalitako asmakizunekin?

Ea bada, zenbat asmatu dituzuen. Hona hemen eraztzunak:

1.- Zer dela eta zer dela, kentzen duzunean handitzen dena?
  ZULOA

2.- Norbaitek burua pizten badio, suzko malkoak irteten zaizkio. Zer ote  da ?

  KANDELA

3.- Gazta  osoa edo  zatia , gau  beltzean bera  zuria . Zer da?

ILARGIA

4.- Agertu  eta desagertu , desagertu eta  agertu kalean jarraitzen dit  nigandik
gertu . Zer da ?
ITZALA


5.-Eguzkia  eta euria  batera , zazpi kolore  kalera . Zer da ?

ORTZADARRA

6.-Hau  da hau  buruhaustea ! barraskiloari  parea falta zaio baina ez  dakigu
zein den . Aizu , badakizu  zuk ?

BAREA


7.- Dituenak  bistan ditu , ez dituenak  beharrezko ditu .Zer den badakizu ? 
BETAURREKOAK

8.-Azkar  doa oin  gabea , saltoka  doa hanka gabea .Zelaian  dabil ertz gabea .
Zer da ? 
BALOIA

9.-Dantzariak  dira eta arrosak ; bata  goian bestea behean . Txistu  egiteko dira
aproposak . Zer dira ?  
EZPAINAK


OSTIRALA,EKAINAK 12

GAUR  UNAI EN  URTEBETETZEA DA!!!! ZORIONAK  UNAI , OSO ONGI OSPATU ZURE EGUNA!!!! MUXU PIIILA BAT DENEN PARTETIK! ZORIONAK Z...